Urtea akitzeko Erdizera ateraldia egin du Erdiz Bizirik plataformak

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 4a, 14:00

Abenduaren 31n mendi ibilaldia antolatu zuen Erdiz Bizirik plataformak, Magnak egin nahi duen proiektua bertatik bertara ezagutzeko. 70 lagun inguru bildu ziren eta Jon Elizetxe abeltzain eta plataformako kideak meategiaren kokapenaren inguruko argibideak eta bertzelako xehetasunak azaldu zituen. Eguraldi haizetsua izan bazuten ere, giro ederrean pasatu zuten goiza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun