Baztan Lasterkari Taldeak hamabigarren urtez antolatutako San Silvestre lasterketa jendetsua izan zen Elizondon ere. Denera 260 korrikalari izan ziren, horietatik 92 neska-mutiko ttiki, konpetizioz kanpoko lasterketetan. Kategoria nagusian, gizonezkoetan Azpilkuetako Unai Barazabal izan zen bizkorrena, Elizondoko Iñaki Telletxearen eta Eneko Esparzaren aitzinetik. Emakumezkoetan, Leire Ahechu izan zen bizkorren, María Vaquero bigarren eta Olaia Mendiburu hirugarren.