Olentzerorekin eta Mari Domingirekin karrikaz karrika ibili dira Arraiozko eskolan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 23a, 16:00

Abenduaren 22an, ortzeguna, lehenbiziko hiruhilekoko azken klase eguna zuten Arraiozko eskolan eta eskualdeko gainontzeko herritan bezalaxe, oihuturari jarraituz, neska-mutilak baserritarrez beztituak agertu ziren eskolara. Egun pollita pasatzeko aukera izan zuten. Lehenik eskolan jarduera batzuk eginez eta ondotik Olentzero ttiki eta Mari Dominginekin herriko karriketara ateraz. Bukatzeko, haur, irakasle eta gurasoek luntxaz aukera izan zuten.

Argazkia eta testua: Nerea Mortalena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun