Baztango Gazte Asanbladak hainbat jarduera antolatu ditu Eguberrietarako

Ttipi-Ttapa 2022ko abenduaren 22a

Bestak, solasaldiak, elkarretaratzeak eta dokumentalak izanen dituzte egunotan Baztango gaztetxean

Ospatzeko bezain bertze dugu borrokatzeko lelopean, Baztango Gazte Asanbladak hainbat ekitaldi antolatu ditu ondoko Eguberri egunetarako.

  • Abenduak 25: Gaztetxea Eguberri eguneko bestan irekiko dute, 23:00etatik aitzinera.
  • Abenduak 27: Solastatu dezagun suizidioaz solasaldia izanen dute Biziraun elkarteko Iratxe Etxenikerekin, gaztetxean 18:30ean.
  • Abenduak 28: Harro Baztan LGTB+ sarearen bilera irekia eginen dute gaztetxean 18:00etan.
  • Abenduak 30: Euskal presoen aldeko mus zimizte eta taloak izanen dira gaztetxean 18:00etan.
  • Abenduak 31: Elkarretaratzea eginen dute Elizondoko plazan 20:00etan, urtarrilaren 7an Sarek Bilbon antolatutako manifestaldira deitzeko.
  • Urtarrilak 4: Itoizko urtegiaren kontrako borrokaren inguruko dokumentala proiektatuko dute gaztetxean 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun