Euskal Nobela Beltzaren Astea bueltan izanen da Baztanen 2023an, eta (H)ilbeltza - Idazleekin solasean Elkarteak aste osoko egitaraua prestatu du urtarrileko azken asterako, euskal nobela beltzaz gozatzeko helburuarekin.
Urtarrilak 23, astelehena
- Idazleekin solasean. Suak erreko ez balu nobelaren aurkezpena, Eneko Barberena V. (H)ilbeltza bekaren irabazlearekin. Arizkungo medikuaren etxean 19:30ean.
Urtarrilak 25, asteazkena
- Odol bearbaguea, agirtuco da eguia eurea solasaldia Joseba Sarrionandiarekin. Anizko Mendiarte elkartean 19:00etan.
Urtarrilak 27, ortziralea
- Kareletik (Anjel Lertxundi, 1987) filmaren emanaldia. Iruritako Gizarte Bilgunean 19:00etan.
Urtarrilak 28, larunbata
- Mahai-ingurua. Zurian beltz. Literatur itzulpenak eta itzulpozak Garazi Arrula eta Garazi Ugalderekin, Amaia Apalauzak gidatua. Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean 11:00etan.
- Bazkaria Erratzuko elkartean 14:00etan. Txartelak ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidera idatzita eskuragarri.
- Liburu aurkezpenak: Amaiur bat urtero Jon Alonsorekin, Euskalia Mikel Alvarezekin eta Leonardo Sciasciaren Todo modo Gaizka Ugalde liburuaren itzultzailerakin. Erratzuko elkartean bazkalondoan.
- Susmagarrien gaua. Baz Tawn. Erratzun barna iluntzean.
Urtarrilak 29, igandea
- Itzuli beltza. Gorputz gorrituen solasa. Oronozko aparkalekuan 11:00etan.
- Kontzertua. Zuri beltzean Ruper Ordorikarekin. Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean 19:00etan.