Jon Maiak 'Kantu hau kantatu' abestia aurkeztu du Elizondoko Koro Ttikirekin

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 21a, 18:00

Jon Maia bertsolari eta artistak Kantu hau kantatu abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu, Elizondoko Koro Ttikirekin batera. Maiaren 'Kantu bat gara' ikuskizunaren parte da kanta hau eta Donostiako Kursaal aretoan aurkeztuko du abenduaren 28an 19:00etan hainbat euskal artisten laguntzarekin. Bertan izanen da Koro Ttiki eta abesti honez gain, Itsasoa gara kantatuko dute Eñaut Elorrietarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun