Arratsaldean, 17:00ak aldera, oinez etorri zen Mari Domingi Auzpe aldetik, Kallerinen barna. Hitzordua Zubiondo Ostatuko aurreko aldean egina zegoen. Bertan haurrek oparien eskutitza eman zioten Mari Domingiri eta berarekin solas egiteko aukera ere izan zuten.
Gutun guziak hartuta, aio erran zien Mari Domingik hurbildu ziren guziei, eta ilundu aitzinean abiatu zen berriz ere Kallerinen goiti Olentzerorekin elkartzeko. Egunari talo batzuekin amaiera eman zitzaion.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!