Aurten, datozen lau urteetarako (2023-2026) kuartel bakoitzeko juntero eta mendi komisionatuak izendatzea dagokio Baztango Udalari. Karguak betetzeko interesa duten herritarrek abenduaren 27ra arte ematen ahalko dute izena, herriko alkateari jakinaraziz.
Kuartel bakoitzeko juntero bat eta gehienez ere bi mendi komisionatu hautatuko dira. Karguetan izena emateko, aurkezten den kuarteleko bizilaguna izan beharko da hautagaia, eta junteroa izateko aitzinetik herriko alkate izan izana hobetsiko da.
Aurkezteko epea amaituta, Baztango Udalak hautagaien zerrenda argitaratuko du.