Legarreak eta Argaratek irabazi dute Antxitonea trinketeko Onenak txapelketa

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 19a, 15:00

Onenak txapelketako pilotariak eta senideak, antolatzaileekin eta Elizondoko konpartsako buruhandiekin. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Final gogorrean 40-39 menpean hartu zuten Huarte eta Bengoetxea

Mattin Legarreak eta Mikel Argaratek irabazi dute Elizondoko Antxitonea trinketeko Onenak paleta txapelketa, larunbatean jokatutako final lehiatuan Josetxo Huarteri eta Abi Bengoetxeari irabazi ondotik (40-39). Hirugarren postua azken bi urteetako txapeldunek eskuratu zutebn, Ramuntxo Amestoik eta Arnaud Bergerot-ek, Miki Fernandez Laskoitiri eta Iñigo Ansori irabazita.

Jende aunitz bildu zen finala ikustera eta sarreran bildutakoa Elizondoko erraldoi eta buruhandien konpartsari emanen diote. Hori eskertuz, buruhandiek pasilloa egin zieten pilotariei eta beraiekin argazkia atera zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun