Baztango Berdintasun Zerbitzuak Emakumeendako* II. Ahalduntze Lantegia antolatu du abenduaren 21ean eta 22an, asteazken eta ortzeguna. Saioak 17:30etik 20:30era eginen dira Arizkunenean, Emagin elkartearen eskutik.
Antolatzaileek adierazi dutenez, «autoestimu feministan trebatzeko ikastaro honen bidez, jarrera feminista zer den definitzen saiatu nahi dugu. Gure buruaren jabe izateak zein adierazpen hartzen dituen, zein zaila den aunitzetan, gure buruaren alde egitea, emakumeoi* bertzeen menpeko eta bertzeen beharren arabera antolatzen irakatsi izan digutenean».
Interesa dutenek berdintasun@baztan.eus helbidera idatzi edo 613 003 634 telefono zenbakira deitu dezakete parte hartzeko.