Iparla eta Izpegi artean amilduta hil den mendizalea erreskatatu dute helikopteroarekin

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 18a, 07:30

Nafarroako suhiltzaileek jakitera eman dutenez, larunbat goizean amilduta hil zen mendizale baten gorpua erreskatatu zuten helikopteroan. Ageri denez, ezbeharra Tuturrun, Iparla eta Izpegi artean, gertatu zen eta erreskatean elkarlanean aritu ziren Nafarroako eta Iparraldeko suhiltzaileen erreskate taldeak.

Hildakoa 70 urteko gizon bat da, Tuterakoa, eta Izpegitik Iparla arteko ibilbidea egiten ari ziren hamar mendizalez osatutako talde bateko kidea zen.

112 SOS Nafarroak 11:30 inguruan hartu zuen abisua, taldekideak ohartu zirenean euren laguna falta zela, eta, gibelera egitean, haren mendiko makilak aurkitu zituzten arroilaren ertz batean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun