Baztan, Malerreka eta Bortzirietako enplegu lan-mahaia aurkeztuko dute abenduaren 21ean Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 17a, 11:00

Eskualdeko bakoitzeko udaletxeek, gizarte zerbitzuek, gizarteratze enpresek, lanbide eskolako zentroek eta Nafar Lansareak osatuko dute lan taldea

Fundacion Emplearen dinamizaziopean, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako enplegu lan-mahaia aurkeztuko dute abenduaren 21ean, asteazkenean, Lekarozko Campusean, Harreman-Arteko Zentroan. 09:00etatik 12:00etara izanen da ekitaldi publikoa eta hainbat departamentu buru izanen dira bertan, enplegurako formakuntza baliabideak aurkezteko. Hala nola, Nafar Lansareko zuzendariak, CNAIko zuzendariak, hezkuntzako formakuntza profesionaleko zuzendariak, Cederna Garalurreko zuzendariak eta lekuko alkateek parte hartuko dute.

Ekitaldiak bi zati izanen ditu. Lehenengoan, lan mahaia aurkeztuko dute, testuingurua, egindako lana eta etorkizuneko helburuak azalduz. Hamaiketakoaren ondotik, Nafarroako formakuntza baliabideen eskaintza azalduko dute departamentu buruek.

Baztan, Malerreka eta Bortzirietako enplegu lan-mahaia Nafar Lansareak sortutako ekimena da, eskualdeko enplegu eta erronkei erantzuteko asmoz.  Eskualdeko hainbat eragilek osatuko dute lan taldea: udaletxeek, gizarte zerbitzuek, insertzio enpresek, lanbide eskolako zentroek eta Nafar Lansareak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun