Pertsona bat ospitalera zauritua eraman dute Arizkungo bidean gertatutako istripu batengatik

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 16a, 09:30

Nafarroako Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, bart ilunabarrean pertsona bat zauritua izan zen auto eta kamioneta baten arteko talkaren ondorioz. Istripua N-121-B errepidean gertatu zen, Arizkun parean, Bergarako kurba pasatuta. Oronozko suhiltzaileak bertaratu ziren, eta zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten.

Argazkiak: Nafarroako Suhiltzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun