Onenak trinkete txapelketa jokatuko da gaur eta bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 16a, 10:30

Ramuntxo Amestoy eta Arnaud Bergerot izan ziren txapeldun joan den urteko Onenak txapelketan.

Gaur finalerdiak jokatuko dituzte 19:00etatik 20:00etara. Bihar, berriz, finala izanen da 18:30etik aitzinera

Elizondoko Antxitoneak Onenak trinkete txapelketa antolatu du bertze behin, eta gaur eta bihar jokatuko dituzte finalerdiak eta finala. Gaurko partidak debalde izanen dira, eta lau bikote arituko dira; 19:00etan Mattin Legarreta eta Mikel Argarate, Ramuntxo Amestoy eta Arnaud Bergeroten kontra. 20:00etan, aldiz, Miki Fernandez Lascoiti eta Iñigo Anso, Denis Larretche eta Valentin Cambosen aurka.

Finalak bihar jokatuko dituzte, 18:30ean hasita hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituen partidarekin. 19:30ean, berriz, finalistek txapela jokatuko dute. Larunbateko sarrerak bortz euro balioko ditu, eta bildutako dirua Elizondoko Konpartsari emanen diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun