Ruben Ruiz idazleak 'Beti mugan' liburua aurkeztuko du Elizondon abenduaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 14a, 20:00

Irudia: Elkar argitaletxea

Idazleekin solasean egitasmoan, Ruben Ruiz idazlea Elizondoko Amezti elkartean izanen da heldu den asteazkenean, abenduaren 21ean 18:00etan, Beti mugan liburuaren inguruan mintzatzeko.

Sinopsia

I. Mundu Gerran, alemanek okupaturiko lurraldean jausten ziren hegazkinlari aliatuak eta beste iheslari batzuk etsaien eskuetatik libratzeko eratu zen Comète sarea, Belgikatik eta Frantziatik abiatuta, Euskal Herriko muga gurutzatu eta britainiarren babesean uzteko.

Benetako gertakarietan oinarrituriko kontakizun horri beste hari bat gehitu dio egileak: Mattin umezurtz geratu den mutiko bat da, Baztanen bizi den osabak etxean hartuko duena. Osaba hori kontrabandotik bizi da, ordea, eta gaueko lanean sartuko du iloba ere. Nobela historiko eder bat idatzi du Ruben Ruizek, gure iraganaren ezagutza zabaltzeaz batera, abenturaz beteriko fikzioaren gozamena ematen diguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun