'Bolante baten historia' dokumentala proiektatuko dute ortziralean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 13a, 09:00

Gizarte Bilguneko Zinema Zikloari segida emanez, Bolante baten historia dokumentala izanen da ikusgai Iruritan abenduaren 16an 19:00etan, Baztango Kultura Zerbitzuak antolatua.

Sinopsia

Desagerketa behartu batek, desagertutako pertsonaren bizitza suntsitzeaz gain, familietan eta gizartean orbain emozional izugarria sortzen du, uretara botatako harri baten uhinak bezala. Horrelako desagerpen batek ez dio pertsona horri bakarrik eragiten, familia oso bati baizik, hura oinazera eramanez belaunaldiz belaunaldi. Hilobia gorputzik gabe eramaten denean ez dago duelurik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun