Giro ederrean ospatu du Neguko krosa Baztan Ikastolak

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 12a, 17:30

Urtero bezala, Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak Neguko krosa ospatu zuen atzo Elizondoko frontoi eta karriketan.

Argazkiak eta testua: Miriam Goienetxe

3 urteetatik 6. mailako gazteetaraino, giro ederrean eta partaidetza handiarekin aritu ziren lasterka ikasleak. DBHko hainbat ikaslek eta gurasoek ere bere korrikaldia eduki zuten. Ondotik, indarra berreskuratzeko, pintxo goxoak, freskagarriak eta salda beroa izan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun