Zigako ikasleek irrati saioa egin dute Xorroxinen

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 12a, 13:30
Zigako ikasleak eta irakasleak Xorroxin Irratian.

'Ikastetxeak Xorroxin Irratian' egitasmoaren barnean,  Zigako eskolan aurten diren 8 neska-mutiko eta 2 tutoreak irratiak Elizondon duen estudioan izan dira eta ordu bateko irrati saioa eskaini dute zuzenean.  Eskola orduetan landutako edukiak kontatu dituzte dituzte: berriak, olerkia, abestiak, errezetak, ingelesezko aurkezpena ...

Zigako eskolatik «zoriondu nahi ditugu zuzenean irratia egin duten ikasleak eta irakasleak, irratia bezalako komunikabide bat herritar gaztetxoenei hurbiltzeagatik».

Ikastetxeak Xorroxin Irratian egitasmoa eskualdeko ikastetxeei zuzendua dago eta saioak Elizondoko eta Lesakako irrati estudioetan egiten dituzte. Erratzuko eskolako lagunak izan ziren lehenbizikoak bisita egiten abenduaren 5ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun