Frontenis txapelketa mistoa antolatu dute lehenengoz Iruritan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 9a, 16:00

Iruritako Aranabia frontoian jokatuko dituzte partidak.

Iruritako gazteek herriko frontenis txapelketa mistoa antolatu dute lehenengoz. Banaka apuntatu beharko da, eta ondotik zozketaz osatuko dituzte bikoteak. 

Izena emateko epea abenduaren 23a bitartekoa izanen da, eta horretarako  bi bide  daude: iruritapilota@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzea edo Gizarte Bilgunean norbere izena ematea. Izen emateak 10 euroko prezioa izanen du, eta apuntatutako jende kopuruaren arabera osatuko dute egutegia. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun