Baztanen, bertze hainbat tokitan bezala, euskara aldatzen ari da eta kasu batzuetan bertako hitzak eta erranairuak galtzen ari dira. Hitz horietako batzuk hartuz eta lehiaketa itxura emanez, sei bideoz osatutako sorta bat egin du udalak.
1. bideoan hau da egin duten galdera:
Agurtzeko bi modu hauetatik zein da Baztangoa?
- Bazaudete? Bai, zu ere heldu?
- Heldu zarete? Bai, zu ere bai?
Erantzun zuzena badakizu?