Baztan Ikastolak Neguko krosa eginen du igandean

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 7a, 17:00

3-12 urte bitarteko haurrei dago zuzendua ekimena eta Baztango eskolek gaur dute ikasleen zerrendak bidaltzeko epemuga

Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak, Udaleko Kirol Zerbitzuarekin batera, Neguko krosa antolatu du bertze behin abenduaren igandean, abenduaren 11n, Iriarte pilotalekuan 11:00etan. 3-12 urte bitarteko haurrek parte hartzen ahalko dute lasterketan eta Baztango eskola guzietako ikasleak animatu dituzte parte hartzera.

Haurrek adinetan banatutako mailetan eginen dute lasterka: Haurrak (2009-2010ekoak), Alebinak (2011-2012koak), Benjaminak (2013-2014koak), Aurbenjaminak (2015-2016koak) eta Txikiak (2017tik aitzinera).

Parte hartzeko, aldez aitzinetik izena eman daiteke baztanikastola.ge@gmail.com helbidera idatziz. Eskolek gaur izanen dute ikasleen zerrendak bidaltzeko azken eguna eta gainerakoek lasterketa egunean berean ematen ahalko dute izena pilotalekuan.

Lasterketarako dortsal bat emanen zaio haur bakoitzari eta akabailan, animatzen diren guraso eta irakasleek ere parte hartzen ahalko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun