Emakumeendako II. Ahalduntze Lantegia eginen dute Elizondon abenduaren 21ean eta 22an

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 7a, 13:00

«Autoestimu feministan trebatzea» izanen da ikastaroaren helburua eta Emagin elkarteak emanen du

Baztango Berdintasun Zerbitzuak Emakumeendako* II. Ahalduntze Lantegia antolatu du abenduaren 21ean eta 22an, asteazken eta ortzeguna. Saioak 17:30etik 20:30era eginen dira Arizkunenean, Emagin elkartearen eskutik.

Antolatzaileek adierazi dutenez, «autoestimu feministan trebatzeko ikastaro honen bidez, jarrera feminista zer den definitzen saiatu nahi dugu. Gure buruaren jabe izateak zein adierazpen hartzen dituen, zein zaila den aunitzetan, gure buruaren alde egitea, emakumeoi* bertzeen menpeko eta bertzeen beharren arabera antolatzen irakatsi izan digutenean».

Izena emateko epea zabalik dago. Interesa dutenek berdintasun@baztan.eus helbidera idatzi edo 613 003 634 telefono zenbakira deitu dezakete parte hartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun