Euskalgintza eta feminismoari buruzko mahai-ingurua izanen da Elizondon abenduaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 6a, 09:30

Lorea Agirre eta June Fernandez

Baztango Berdintasun eta Euskara Zerbitzuek Euskalgintza eta feminismoaren arteko loturak mahai-ingurua antolatu dute abenduaren 15ean 18:00etan Arizkunenean. Lorea Agirre eta June Fernandez kazetari eta eragile feministak izanen dira hizlariak eta Elurre Iriartek dinamizatuko du saioa

Antolatzaileek adierazi dutenez, «genero berdintasuna eta euskararen erabilera bulkatzea antzekotasun aunitz dituzten bi prozesu pertsonal, sozial eta politiko dira. Gaur egun, emakume izateak eta euskaraz bizitzeak zailtasun erantsiak dakartza. Zapalkuntza mekanizazio berdinak badira, hortik ateratzeko estrategiak ere berdintsuak izan daitezke, eta praktikak partekatzea onuragarri izan daiteke».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun