Kubari buruzko dokumental emanaldia antolatu du Baztango Talde Ekosozialak abenduaren 14an

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 6a, 09:00

«Petrolioaren agorraldiaz gogoeta egiteko», El poder de la comunidad: cómo Cuba sobrevivió al pico del petróleo dokumentala proiektatu dute abenduaren 14an 19:00etan Arizkunenean

Baztango Talde Ekosozialak azaldu duenez, «1991tik 1996rat Kubak bizi izandako aldi bereziaz ari den dokumentala da. 1991ean Sobietar Batasuna desegin zelarik Karibeko herrialdea petroliorik gabe gelditu zen, Ameriketako Estatu Batuen blokeoak gogor estutzen zuela; horrek guztiak gainbehera ekonomikoa handia ekarri zuen. Egoera horretan Kubako gobernuak eta herritarrek egoerari buelta emateko egin zituzten eginahalen berri ematen du dokumentalak, bereziki aztertuz hiriko nekazaritza, energiaren menpekotasuna eta iraunkortasuna».

«Kubaren oinarri energetikoa gainerako herrialdeen idurikoa zen garai horretan, petrolioaren menpekoa; hortaz, han gertatutakoa ikasteko baliagarria izaten ahal da oraingo krisi energetiko aldian, nekazaritzan, garraioan, medikuntzan eta bertze industrietan gerta daitekeena jakiteko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun