Elizondoko Benito Menni zentroak 144.100 bat euroko dirulaguntza hartuko du hainbat lan egiteko

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 2a, 19:00

Eskubide Sozialetako Departamentuak 6,7 milioi euro esleitu ditu hamaika eguneko zentro sortzeko eta hogei egoitza berritzeko. Dirulaguntza deialdi horren barrenean, Elizondoko Benito Menni egoitzak berritze lanak egiteko 144.172,72 euro hartuko dituela iragarri du Nafarroako Gobernuak.

Eraikitzeko dirulaguntza hartuko duten hamaika eguneko zentroak eskualdetik kanpo daude, eta berritzeko laguntza hartuko duten hogei zentro soziosanitarioen artean Elizondoko Benito Menni dago. Zentro bakoitzeko gehienez 200.000 euroko laguntza aurreikusi du Eskubide Sozialetako Departamentuak, eta adierazi duenez, «guztiendako diren eremu ttikiagoak sortzeko eta banakako logelak eta bainugelak sortzeko lanak lehenetsi dituzte, bizikidetza unitateetan banatutakoak eta mugikortasun murriztuko pertsonendako irisgarriak direnak».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun