Bertan Baztanek Eguberrietako kanpaina abiatu du

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 2a, 18:30

Hiru saski eta 500 euroko opari txartela zozketatuko dute bezeroen artean

Bertan Baztan merkatarien elkarteak Eguberrietako kanpaina martxan jarri du eta azken urteetan bezala, saskiak zozketatuko dituzte erosketak bertako komertzioetan egiten dituzten bezeroen artean.

Lau zozketa eginen dituzte guztira; abenduaren 13an lehenbiziko saskia, abenduaren 20an bigarrena, abenduaren 27an hirugarrena eta abenduaren 31n Bertaneko komertzioetan erabiltzeko 500 euroko opari txartela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun