Antolatzaileek parte hartzera animatu dituzte herritarrak; «gure muxikoak edo dantza herrikoiak bezalako ekitaldia izanen da, beraz, nahi duenak ikusi dezake edo dantza eta kantan parte hartu ere!». Sarrera librea izanen da eta bakoitza nahi duen denbora egoten ahalko da.