'Amaiur bat urtero' liburua aurkeztuko du Jon Alonsok ortziralean Amaiurren

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 29a, 09:30

(H)ilbeltza ekimenak eta Amaiurko Gaztelu elkarteak antolatua, Jon Alonsok Amaiur bat urtero nobela aurkeztuko du abenduaren 2an 19:00etan Amaiurko elkartean

Sinopsia

Film handi bat egiten ari dira Baztanen. Amodiozko istorio gartsu bat da, orain dela 500 urte setiatua izandako Amaiurko gazteluan, Nafarroako erresuma menderatzeko gerran. Maitaleen desira eta ustekabeko heriotza bat dira Jon Alonsoren nobela berri hau azkartzen dutenak.

Zinema giroaren xarma beti erakargarria gertatzen da kontakizun literarioan: fikzioaren ondoko errealitatea intrigaz pizten da, aktoreak bi bider bihurtzen dira protagonistak, arazo bitxiez konplikatzen da produkzioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun