Hodei Ezpeleta Bihurri eibartarrak irabazi du 2022ko Euskal Herriko lehen mailako aizkolari txapelketa igande honetan Bilbon. Aizkolari gipuzkoarra nagusi izan da Bilboko Bizkaia frontoian jokatu den finalean. Ezpeletak 47 minutu eta 42 segundo behar izan ziutuen lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko enborrak mozteko eta bi minutu eskaseko aldea atera zion Xabier Zalduari (49.17). Jokin Urretabizkaia Basozabal izan zen hirugarren (53.43) eta Zigako Joxean Etxeberria laugarren izan zen (56.07). Ondotik sailkatu ziren Luis Mari Txapartegi (58.40) eta Iban Resano (1.00.44).
Bederatzigarren enborrera bitarte berdintasun handia izan zen bi lehenbizikoen artean eta hiru segundoko aldea bertzerik ez zion ateratzen Ezpeletak Zalduari. Baina hamargarren enborrean honi adarra egokitu zaio eta minutu bat galdu du.
Emakumeen arteko lehian, Nerea Arruti nagusitu zen (15.37), Iratyi Astondoa (16.51) eta Maika Ariztegiren aitzinetik (20.39).