Elizondoko Konpartsaren 75. urteurrena giro ederrean ospatu dute

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 28a, 18:00

Elizondoko lehenbiziko erraldoiek 75 urte bete dituzte aurten, eta urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia egin zuten larunbatean Baztan pilotalekuan, harmailak jendez gainezka zeudela.

Argazkiak: Ondikol

Konpartsako erraldoi eta buruhaundi guziek dantza ikuskizun ederra eman zuten, eskualdeko hainbat taldez lagunduak; Baztango Gaitariak, Elizondoko Gaitariak, Baztango Xulubitariak, Elizondoko Banda, Iruritako Dantzariak, Erreka Dantza Taldea eta Elizondoko Abesbatza Ttikia izan ziren bertan. Antzerkirako tartea ere izan zen, eta Xabi Maia alkateordeak Juan Erasoren papera hartu zuen, 1947an erraldoiak herria ekarri zituen Elizondoko alkatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun