Azaroak 25

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra elkartu dira Baztanen

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 25a, 16:30

Baztango Udalak deituta elkarretaratzea egin dute Elizondon Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean. Dozenaka herritar elkartu dira 'Emakumeon aurkako indarkeriarik ez' leloa idatzia zuen pankartaren gibelean. 

Instituzioek deitutako kontzentrazioa izan da goizean, eta arratsaldean, aldiz, Baztango Mugimendu Feministak deituta ekintza ez mistoak eginen dituzte. 20:00etan afari autogestionatua izanen dute Gaztetxean eta 22:00etan kalejira eginen dute gaztetxetik abiatuta. Eguna bukatzeko. aldiz, 23:00etan DJa izanen da eta 01:00etan karaokea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun