Euskal Herriko lehen mailako aizkolari txapelketaren finala jokatuko dute azaroaren 27an Bilbon

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 25a, 10:30
Euskal Herriko lehen mailako txapelketan lehiatuko diren sei aizkolariak.

Igande eguerdian Bizkaia frontoian jokatuko den saioan Joxean Etxeberria zigatarra izanen da eskualdeko aizkolari bakarra

Euskal Herriko lehen mailako aizkolarien txapelketako finala jokatuko dute abenduaren 27an Bilboko Bizkaia frontoian, igandean 12:00etan hasita. Zigako Joxean Etxeberria izanen da eskualdeko aizkolari bakarra eta berekin batera, Jokin Urretabizkaia Basozabal, Hodei Ezpeleta, Xabier Zaldua eta Luis Mari Txapartegi gipuzkoarrak eta Iban Resano nafarra ariko dira. Lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko moztu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun