Frankismoan euskal erresistentzian parte hartu zuten baztandarrei omenaldia larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 24a, 10:00
Felicitas Ariztia Baztango Emakume Abertzale Batzako idazkaria, Bittori Etxeberria Baztango elkarteko lehendakaria eta Elizondoko Ikastolako Pilare Alba andereƱoa. Argazkia: Baztango Haizegoa

Bittori Etxeberria, Esteban Etxeberria, Agustin Ariztia, Felicitas Ariztia eta Timoteo Plazaren oroimenez eskultura inauguratuko dute

Baztango Udalak eta Elizondoko Herriak antolatua, oldarraldi frankistan euskal erresistentzian parte hartutako baztandarrak oroituko dituzte larunbatean 12:00etan, Elizondoko Pedro Axular karrikan eginen den eskultura inaugurazioarekin. Bertan Bittori Etxeberria, Esteban Etxeberria, Agustin Ariztia, Felicitas Ariztia eta Timoteo Plaza omenduko dituzte, guztiak Alava Sareko kideak izan zirenak.

Inaugurazioan Josune Makibarrek, Mari Jose Alañak eta Amaia Kordobak kantu bat eskainiko dute, Maddi Melladok biolin-pieza eskainiko du eta Baztandarrak-Jo ala Jo taldeak aurreskua. Ekitaldian Mirentxu Oiartzabalek, omenduen adiskide eta parlamentari ohiak; Ana Ollok, Nafarroako Gobernuko Kontseilariak eta Joseba Otondok, Baztango alkateak hitza hartuko dute.

Omenduen artean, Bittori Etxeberria elizondoarra nabarmendu zen, bera izan baitzen Euskal Herri osora hedatu zen sarearen bultzatzaile nagusia. Horregatik, atzo berari buruzko solasaldia izan zen Arizkunenean, Josu Chueca EHUko irakasle eta historialariaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun