Candida Jauregi amaiurtarra 107 urterekin hil da

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 23a, 17:00

Candida Jauregi Magirena amaiurtarra, Baztango pertsonarik zaharrena, 107 urterekin hil zen atzo arratsaldean bere etxean. 1915eko irailaren 3an Amaiurko Salaberriko Bordan sortua, Joxe Indarekin ezkondu zenetik Arginenean bizi zen eta lau seme-alaba, zazpi biloba eta zazpi birbiloba zituen. Baztandarrik zaharrena ez ezik, Nafarroako pertsonarik zaharrena ere bazen Eduardo Garcia Onrubiaren segundacentena.blogspot.com blogaren arabera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun