Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako egunaren harira, Baztango Berdintasun Batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu azaroan. Ortzegun honetan Bi arnas dokumentalaren proiekzioa izanen da Arizkunenean 18:00etan. Tortura eta indarkeria matxismoaren arteko paralelismoak landuko dituzte eta Nekane Txapartegiren interbentzioa izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.