Erdizko meategiaren proiektuaz

Baztango Gero Baik Erdizko galdeketaren mozioan Olabe parlamentariaren aipamenak kentzea eskatu du

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 21a, 11:30

Geroa Bairen Baztango udal taldea herri galdeketaren alde agertu da, «betiere lege bermeekin egiten bada»

Baztango Batzar Nagusiak Erdizko galdeketari buruz egindako saioan, Geroa Bai koalizioak Isabel Olabe parlamentariari mozioan egiten zaizkion aipamenak kentzea eskatu du. «Azalpenean parlamentariaren Foru Ganberako jarduera aipatzea» gaitzetsi du udal taldeak; «ordezkari publiko den heinean, bere eginkizunen garapenean bere ideien adierazpen librearen ondorioz egunotan pairatu dituen jazarpen eta seinalamendua» salatuz.

Galdeketari dagokionez, «Erdizko parajean meategi bat egiteko proiektuari buruzko erreferenduma egitearen aldeko jarrera» berretsi du Geroa Baik, «beti ere lege bermeekin eginen denaren oinarrizko premisatik abiatuz eta inplikaturik dauden alde guztiei begirunez egiten bada». Honez gain, koalizioaren aburuz «zeharo inkoherentea da Batzar Nagusiak Gobernuko Ordezkariaren errekerimendua onartzea, herri galdeketa bertan behera utziz, baina aldi berean Nafarroako Gobernua premiatzea galdeketa antolatu dezan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun