Xauli elkarteak Milagros Estebanen margolan bat zozketatu du

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 17a, 19:00

Ezintasun psikikoa dutenekin lan egiten duen Baztango aisialdirako taldeak, Milagros Esteban artistak emandako koadro bat zozketatu zuen Elizondoko ferietan. 572. txartela izan zen sariduna eta Amagoia Sansiñenak lortu du margolana. Elkarteak adierazi duenez, «zorionak Amagoiari eta mila esker parte hartu duzuen guztiei eta Milagros Estebani artelana emateagatik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun