'Sans Nom Sarea' dokumentala proiektatuko dute Iruritan ortziralean

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 15a, 10:00

Baztango Kultura Zerbitzuak antolatua, Sans Nom Sarea dokumentalaren proiekzioa izanen dute ortzirale honetan, azaroaren 18an, 19:00etan Gizarte Bilgunean.

Sinopsia

1942an, II. Mundu Gerra erdian, Alemania naziak Frantzia okupatu zuen. Erresistentziak ihes sare ugari jarri zituen martxan, jendeari Europa nazitik aliatura ihes egiten laguntzeko. Hauen artean, Mendibe-Orbaizeta artean sekretuan jarduten zuen ihes sarea zegoen; hain sare sekretua, ezen izenik ere ez zuen. Espioiak, sare klandestinoak, kontrabandoa, elkartasuna, erresistentzia, esperantza… hau guztia eta gehiago da 'Sans Nom Sarea' dokumentala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun