Sanmartinak ospatu dituzte Berroetan asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 14a, 15:00

Iraganeko bestei erreferentzia eginez, San Martinak ospatu dituzte berroetarrek. San Martin egunean bazkaria egin zuten elkartean, 15 lagun elkartu ziren eta giro goxoan pasa zuten eguna. Larunbatean ere afaria egon zen elkartean; 40 pertsona elkartu ziren mahaiaren bueltan eta Salaberriren laguntzarekin gaua ordu ttikiak arte luzatu zen.

Argazkia eta testua: Maialen Iantzi

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun