Paxaka txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte igande arratsaldean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 11a, 10:00

Paxaka txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte igande arratsaldean Aranabian.

Laxoa Elkarteak antolatutako XXIII. Paxaka txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte azaroaren 13an, igandean 17:00etan hasita Iruritako Aranabia pilotalekuan. Lehen faseko azken bi partidak astelehenean eta asteartean jokatu zituzten eta emaitzen arabera, sei hirukoteetatik bi kanpoan gelditu dira eta bertze lauek jokatuko dituzte finalerdiak.

Igandean 17:00etan jokatuko den lehen finalerdian, A taldea (Oscar Urruta, Joseba Urtasun eta Pablo Dorregarai), E taldearen kontra (Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Jabi Apeztegia) ariko dira. 18:00etan, berriz, bigarren finalerdian, D taldea (Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Laurendi Zelaieta), B taldearen kontra (Xabi Barberena, Egoitz Prim eta Juan Mari Maia) ariko dira.

Irabazleek azaroaren 20an jokatuko den finalean izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun