Igeriketa ikastaro intentsiboak eskainiko dituzte Elizondoko kiroldegian abenduan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 10a, 20:00

Igeriketa ikastaro intentsiboak emanen dituzte Giltxaurdin abenduaren 9tik 22ra.

Azaroaren 14tik 16ra Baztanen erroldatuek eman dezakete izena eta kanpokoek azaroaren 17an eta 18an

Elizondoko Giltxaurdi udal kirol instalazioan Igeriketa ikastaro intentsiboak eskainiko dituzte abenduaren 9tik 22ra. Ikastaroak astelehenetik ortziralera izanen dira. Izen emateak: azaroaren 14tik 16ra Baztanen erroldatuak, eta azaroaren 17an eta 18an Baztandik kanpo erroldatuak.

Informazio guztia www.giltxaurdi.eus edo 948 45 23 01 telefono zenbakira deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun