Azaroak 25

'WILPF: feminismo bakezaleak 100 urte' erakusketa Elizondoko Lanbide Eskolan izanen da azaroaren 14tik 25era

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 10a, 14:00

'WILPF: feminismo bakezaleak 100 urte' erakustaldia Elizondoko Lanbide Eskolan izanen da bi astez, azaroaren 14tik 25era. 12:00etatik 14:00etara ikusgai egonen da Gorputz Heziketako gelan.

Erakusketak Women's International League for Peace and Freedom (Bakearen eta Askatasunaren aldeko Nazioarteko Emakumeen Elkartea) erakundearen eta bere helburuen berri eman nahi du: «armagabetze oso eta unibertsala, bake justu eta iraunkorra, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun