Erdizko meategiaren proiektuaz

Erdiz Bizirik plataformak azaroaren 20an ezetza bozkatzera deitu du

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 10a, 12:00

Proiektuaren kontrako bozkatzeko arrazoiak azaldu dituzte

Baztango herriek, Almandozek ez bertze, Erdizko harrobiari buruzko galdeketak eginen dituzte azaroaren 20an. Galdeketa ez-errefrendarioa izanen da, helburua «herritarren hitza aditzea» baita. Galdera hurrengoa izanen da: Erdizko bazkaleku komunalean okupazioa Magnari baimentzearen alde zaude?

Erdiz Bizirik plataformak 'EZ' bozkatzearen aldeko deialdia egin du, eta hainbat arrazoi eman ditu horretarako:

  1. Baztango ekonomia xehatuko luke. 80 familiak eramaten dute azienda Erdizera. Nekazariek Baztango biztanleria aktiboaren %7 osatzen dute. Hortaz, dozenaka baserri desagertzeaz gain, dozenaka zeharkako lanpostu desagertuko lirateke (albaitariak, burdindegiak, kooperatibak...).
  2. Turismoan kalteak eraginen lituzke. Artesiaga Baztango sarrera naturaletako bat izaki, Erdizen orain hasi eta hemendik 20 urtera Saioan zulatzen segitzen badute, turismoan eragin zuzena izanen du. Gainera baserritarrak desagertzen badira paisaia ere aldatuko da. 
  3. Ingurumena kaltetuko luke. Suteen arriskua handituko da: azienda mendietatik desagertzen bada geroz eta sute handiagoak eta kaltegarriagoak izanen dira. Urak kutsatu eta iturriak agortuko dira: Artesiagako ingurua Baztango erreka eta iturri aunitzen sorlekua da. Bertatik hartzen dute ura Irurita, Arraioz eta Lekarozek. 
  4. Baztan defendatu beharra dugu. Gure lur komunalak ebatsi, Magna multinazionalari eman eta baztandarrei erabakitzen ez uztea gure kontrako erasoa da. Gure ekonomia, komunalak, ingurumena eta etorkizuna defendatuko ditugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun