Sinopsia
Arineketan Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaranen proiektu bateratua da. Tradizioa berritzeko asmoz, dantza tradizionala hartzen dute abiapuntu gisa, fandangoa, arin-arina, zortzikoa eta beste doinu tradizional batzuetan oinarritutako abestiak bilduz, eta horiek eguneratu egiten dituzte, konposizio garaikideekin uztartzen dituzten beste batzuk sortuz.
Elkarlan honen abiapuntua J.I. Iztueta folklorearen dibulgatzaile gipuzkoarraren 'Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia' liburuaren 250. urteurrena da. Bildu zituen doinu eta testuek bidea ireki diete euskal doinu eta erritmoetan oinarritutako sorkuntza propioen baturari, non Gipuzkoako folklorearen melodia zaharrak hautseztatzen dituzten eta material berri bat eskaintzen duten egungo dantza taldeen eskura.
Hortik aurrerakoa? Jolasa, broma, txantxa eta dibertsioa. Txistu eta Pianoaren arteko elkar-hartzea eta ihesa. Bide batez, euskal folkloreko doinu zahar askori hautsak kendu eta gaur egungo dantza taldeei material berria eskura utziz.