'On Kixote eta Mutikote' haurrendako antzerkia izanen da Elizondon ortziralean

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 9a, 12:00

Euskarabideak 'On Kixote eta Mutikote' haurrendako antzerkia antolatu du azaroaren 11n 18:00etan Arizkunenea Kultur etxean. Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Euskarabidearen programaren baitan antolatu dute hitzordua.

Sinopsia

Beroak itota daude eta eguna aspergarria da, izeba Anak ez baitie igerilekura joaten uzten. Danielak berriz ere anginak dauzka. Arratsaldeak norabide berria hartuko du Izeba Anak siesta egiten duenean bere logelan sartu ahal izango direlako bere kolonia usaintzera eta krema ontzian behatzak sartzera. Han ezusteko bat dute zain, oso gauza pisutsu bat burura eroriko zaie… eta oso dibertigarria, ganberroa, handia, abenturaz josita, barreak, fantasia… Kixotea burura erori zaie! Koskorraz gain udarako lagunik onena aurkitu dute! Ezin hobeto ibiliko dira zaldun arraro honen eta bere lagun leialaren abenturak eta erokeriak irakurriz. Barre egin hezteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun