Baztango hainbat talde, eragile eta elkartek #A20BaztanBozkatzera desafioa martxan jarri dute, jendea azaroaren 20ko galdeketetan parte hartzera animatzeko. Erronka bideo bat grabatzean datza, lau baldintza bete beharko dituena: horizontalean grabatu behar da, gutun azal zuri bat agertu behar da, parte hartzaileek Azaroaren 20ean [taldearen izena] ere bozkatuko dugu/dut esaldia erran beharko dute eta akabailan hiru talde edo eragileri bota behar diete desafioa.
Bideoa prest izatean, 616 557 598 telefono zenbakira igorri beharko da, eta sare sozialetan zabalduko dute, Twiterreko eta Facebookeko kontuetan. Elizondoko, Iruritako, Arizkungo eta Erratzuko Herriek dagoeneko parte hartu dute erronkan, baita Zapatillerak eta (H)ilbeltzak ere, eta desafioa bota diete hiru erakunderi.