Ikus-entzunezko Ekintzailetza ikastaroa emanen du Mondragon Unibertsitateak Lekarozko Campusean

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 8a, 18:00
Arturo Cisneros, Izaskun Goñi, Nagore Ipiña eta Amaia Pavón, Nafarroako Gobernuko eta Mondragon Unibertsitateko ordezariak.

Titulua online emanen dute urtarriletik ekainera eta lantegiak Lekarozko Campusean eginen dituzte

Nafarroako Gobernuak Ikus-entzunezko Ekintzailetzaren eta Berrikuntzaren Unibertsitate Aditu ikastaroa bultzatuko du heldu den urtetik aitzinera. Nafarroako nahiz bertze erkidego batzuetako profesionalei eta graduatu berriei egonen da zuzendua titulua eta Mondragon Unibertsitateak emanen du prestakuntza online modalitatean.

Nafarroako Gobernuak %55ean finantzatuko du ikastaroa eta ikasle bakoitzak 1.980 euro ordaindu beharko ditu (dirulaguntzarik gabe ikastaroaren prezioa 4.400 eurokoa izanen litzateke). Matrikulak barne hartzen ditu Lekarozen eginen dituzten egonaldiak, ortzirale arratsalde eta larunbatean eginen direnak hilabetean behin. Heldu den urteko urtarrilaren 11n hasiko da ikastaroa eta ekainaren 17an akituko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun