III. Kantu Herrikoiak Barnetik ikastaroan izena emateko epea ireki da gaur

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 7a, 20:00

Urtarrilaren 18tik martxoaren 22ra Elizondon eginen da ikastaroa eta Thierry Biscary musikaria izanen da irakaslea

Kalakan taldeko partaide izandako Thierry Biscaryk Kantu Herrikoiak Barnetik (arituendako) ikastaroa emanen du hirugarren urtez Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean. Urtarrilaren 18an hasiko da ikastaroa eta martxoaren 22ra arte hainbat euskal kanta ikasi eta interpretatuko dituzte, asteazkenero 18:30etik 20:30era Arizkunenean.

Baztango Kultur Zerbitzuak antolatu du ikastaroa eta gaurtik ortziralera arte ematen ahalko da izena, kultura@baztan.eus helbidera idatziz edo 948 581 279 telefonora deituz 07:30etik 15:00etara. Matrikulatzeko 60 euro ordaindu behar dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun