Gaur eta bihar jokatuko dituzte paxaka txapelketako ligaxkako azken bi partidak

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 7a, 17:00

Heldu den asteburuan finalerdiak jokatuko dituzte. Gurutzaketak gaur eta bihar izanen diren emaitzen arabera eginen dituzte.

Nafarroako XXIII. Paxaka txapelketako ligaxkako bi partida falta dira jokatzeko Iruritako Aranabia pilotalekuan. Astelehen eta astearte arratsaldean jokatuko dituzte eta finalerdietako gurutzaketak erabakiko dira orduan.

Azaroaren 7an, astelehenean 20:00etan C taldea (Gorka Urtasun, Iban Juanena eta Kaiet Itoiz), D taldearen kontra (Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Laurendi Zelaieta) ariko da.

Azaroaren 8an, asteartean 20:30ean, C taldea (Gorka Urtasun, Iban Juanena eta Kaiet Itoiz), A taldearen kontra (Oscar Urrutia, Joseba Urtasun eta Pablo Dorregarai) ariko da.

Asteburu honetan bi partida jokatu dira eta bietan lehia estua izan da. E taldeak (Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Jabi Apeztegia) 9-8 irabazi dio B taldeari (Xabi Barberena, Egoitz Prim eta Juan Mari Maia) eta A taldeak (Oscar Urrutia, Joseba Urtasun eta Pablo Dorregarai) 9-6 irabazi dio F taldeari (Jon Apeztegia, Mikel Telletxea eta Ugutz Zelaieta).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun