Goizean bertan elkartu ziren, fatxadako muralari azken ukituak eman eta arratsaldeko kontzertuetarako dena prest uzteko. Ondotik bazkaria izan zuten, eta 18:00etatik goiti kontzertuak.
Pottoka izan zen inaugurazio kontzertuei hasiera eman ziena eta ondotik Occhi di Farfalla talde zarauztarra eta Zakill talde lekaroztarra igo ziren eszenatokira. Jende andana elkartu zen, eta hurbildutakoek entsegu lokalak ikusteko aukera ere izan zuten.
Elkarteak jakinarazi nahi du Zapatillerako ateak irekiak daudela entseatzeko lekua behar duen edozein musikarirendako.